DISCMANAK, MP3, MP4 eta antzekoen erabilpenaz
o Ikastetxe barruan (eraikinean nahiz jantokian) eta are gutxiago eskola-orduetan, ezingo da EZ DISCMANIK EZTA MP3RIK edo antzekorik ERABILI.
o Ikastetxera sartzerakoan bi tresna hauek itzali beharko dira.
o Ikastetxeko iraganbideetan ere ezin dira erabili.
o Salbuespen egoera bakarra aurreikusten da: IRAKASTORDU HORRETAKO IRAKASLEAK BAIMENA EMATEN DUENEAN
o Honek zera esan nahi du: IRAKASGAI GUZTIETAN BI TRESNA HAUEK ERABILTZEA DEBEKATUTA DAGOELA AURRETIK AIPATURIKO EGOERAN IZAN EZIK.
DISCMAN, MP3eta antzekoen ERABILERA ESKASAREN AURREKO NEURRIAK:
o Falta arina: Ikasle bati bi hauetako tresnaren bat aurreneko aldiz kentzen zaionean. Tresna zuzendaritzan utziko da eta ikasleari bere gurasoek Institutura dei dezaten eskatuko zaio. Behin gurasoekin hitz egin ostean ikasleari tresna bueltatuko zaio.
o 2.falta arina: Egoera bera bigarrenean ematen denean, ikasleari dagokion tresna aste betez kenduko zaio. Gurasoei jakinaraziko zaie.
o Falta larria: Egoera bera hirugarrenean ematen denean, ikasleari tresna hilabete batez kenduko zaio.
o Falta oso larria: Ikasle bati laugarren aldiz tresnaren bat kentzen zaionean zuzenean bere gurasoak Institutura deitu eta eurei emango zaie.
Zigorraren zehaztapena Institutuko AJAn agertuko da.