Zer da Agenda 21?

   Garapen iraunkorraren aldeko ekintza-plana da.

Zer da iraunkortasuna?
  Ziklo naturalak eta materialen birziklapena kontuan dituen produzitzeko eta kontsumitzeko modua da, baita ondasunak banatzeko bide zuzena ere.
  Hiru dimentsio izan behar ditu:

 · ingurumenekoa

· soziala
· ekonomikoa
 

Zer da Eskolako Agenda 21?

  Programa bat da. Programa horrek ikastetxeei laguntzen die garapen iraunkorrarekin konprometituta dagoen hezkuntza-jarduera garatzen.
  Horretarako gizarte eta ingurumen-gaiak ikasteaz gain, iraunkortasunaren aldeko ohiturak eta portaerak garatzen dira.

  Hiru euskarritan oinarritzen da:

· Eskola-inguruneko ingurumen-hobekuntza
· Hezkuntza-kalitatea
· Txertatuta dagoen komunitatearen parte-hartzea

   Azken helburua da guren ingurua ekologikoago bihurtzea eta gizarte iraunkorragoa eraikitzen laguntzea.

 

Zertaz arduratzen da?

- Eskola-inguruneko ingurumen hobekuntzaz:
· Eraikina
· Jolas guneak
· Kanpoko ingurunea
· Garraioa eta mugikortasuna
· Jangela
· Materialak
· Energia
· Ura
· Hondakinak

- Hezkuntza-jarduera hobekuntzaz eta parte-hartzeaz.

 

Ze onura ekarriko du?

· Ikastetxeko ingurumen-egoera hobetu.
· Garapen iraunkorraren ideia ulertu eta esperimentatu.
· Proiektu bateratu baten parte hartu eta elkarrizketa eta adostasuna sustatu.
· Komunitatean integratuta gaudela sentiarazi.
· Haurrei eta gazteei, gai komunak kudeatzeko lanetan parte hartzeko aukera eman.
· Ikastetxearen irudia hobetu.

 

 


© Elorrio BHI
Tel: 946582713 | Fax: 946582713 | iesbhi@teleline.es
Legal Information