Ingelera errefortzua udan

  • ekainak 28 - uztailak 16 |
  • elorrio bhi

  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila jabetzen da atzerriko hizkuntzak garrantzitsuak direla Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Hori dela eta, hizkuntzak ikastea indartu nahi du, eta horretarako ingeles-klaseetako programa berria jarriko du martxan, ikasturtean ikasitakoak indartzeko.   Programa hori ikastetxe publikoetako DBHko 4. mailako ikasleentzako izango da, 2010eko ekainaren 28tik uztailaren 16a bitartean.

1. Ingeles-klaseetako programaren xedeak:

  Klaseen helburua da ingelesa ikastea eta modu praktikoan erabiltzea. Jarduera guzti-guztiak ingelesez izango dira. Helburua da gaitasun-maila berriak lortzea eta lortutakoak sendotzea.


2. Antolamenduaren ezaugarriak:

  Ikastaroen ezaugarriak:
 - Jarduerak goizetan egingo dira, astelehenetik ostiralera.
 - Jarduera 2010eko ekainaren 28tik uztailaren 16 bitartean egingo da.
 - Egunean, gutxienez, 2 irakastordu emango dira.
 - Eskolaz kanpoko beste jarduera batzuk eta irteerak edo txangoak ere egin ahal izango dira, horiek ere ingelesez.


3. Ezaugarri pedagogikoak:

 - Egituratu, eta ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen hezkuntza-etapako mailetara egokitu beharko dira.
 - Eguneroko lanean baliabide multimediak erabili ahal izango dira.
 - Mintzamena modu sistematikoan landuko da, eta horretarako ahozko azalpenak antolatuko dira, banaka edo taldeka.


© Elorrio BHI
Tel: 946582713 | Fax: 946582713 | iesbhi@teleline.es
Legal Information